Larunbatean Aretxabaletan jokatu zen Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Joko Txapelketaren laugarren jaurtialdian 65 lagunek parte hartu zuten eta horien artean Eibarko Asola Berri taldeko Juan Luis Rodriguez Txatua nagusitu zela jakitera eman dute antolatzaileek. Txatua oso ondo ibili zen Aretxabaletan, izan ere, zortzi txirlo botata, plenoa egitetik txirlo batera geratu zen.
Honakoa izan zen Aretxabaletako bola jardunaldiko sailkapena:
- Juan Luis Rodriguez (Asola Berri), zortzi txirlorekin.
- Beñat Oñederra (Asola Berri), sei txirlorekin.
- Jesus Mari Gorosabel (UDA), bost txirlorekin.
- Haizea Arrieta (UDA), bost txirlorekin.
- Boni Plaza (Elgeta), bost txirlorekin.
- Gartzi Gorosabel (UDA), bost txirlorekin.
Sailkapen nagusiari dagokionez, gaur-gaurkoz, Azkoitiko Floreaga taldeko Santos Muñozek eusten dio aurreneko postuari eta Eibarko Asola Berri taldeko Garikoitz Rodriguezek ere bigarren postuan jarraitzen du, bigarren astez jarraian. Gartzi Gorosabelek, aldiz, hirugarren postura egin du jauzi; Rodriguezekin puntutan berdinduta dago orain momentuan.
Hona hemen sailkapen nagusia:
- Santos Muñoz (Floreaga), 21 puntu.
- Garikoitz Rodriguez (Asola Berri), 17 puntu.
- Gartzi Gorosabel (UDA), 17 puntu.
- Erik Muñoz (Floreaga), 15 puntu.
- Alex Campos (Asola Berri), 15 puntu.