Nekez ahaztuko ditugun bizipenak eta irudiak laga zizkigun osasun krisiak. Gaur, apirilak 17, betetzen dira lau urte Koronabirusak utzitako arrastoa ikus-entzunezkoa plazaratu genuenetik. Udaberri ezberdin haren lekuko dira irudiak. Ehunka etxetara iritsi zen bideoa, mezu labur eta zuzen batekin batera: “Animo eta zaindu!”.