Enara Montiel nagusitu da Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren hirugarren jaurtialdian

Berriketan 2024ko api. 11a, 09:00

Eibarko Asola Berri taldeko bolariak zazpi txirlo bota zituen larunbatean (apirilak 6) Elgetako bolatokian jokatu zen jardunaldian. Hurrengo jaurtialdia Aretxabaletako bolatokian izango da, larunbatean (apirilak 13), 17:00etan hasita.

Honakoa da Elgetako bola jardunaldiko sailkapena:

  1. Enara Montiel (Asola Berri), zazpi txirlorekin.
  2. Jabi Martino (Elgeta) , zazpi txirlorekin.
  3. Bittor Astigarraga (Elgeta), sei txirlorekin.
  4. Isana Gorosabel (UDA), sei txirlorekin.
  5. Mikel Almorza (Bergara), sei txirlorekin.
  6. Julen Uranga (Asola Berri), sei txirlorekin.

Sailkapen nagusiari dagokionez, gaur-gaurkoz, Azkoitiko Floreaga taldeko Santos Muñozek eusten dio aurreneko postuari. Aldaketak egon dira hurrengo postuetan. Eibarko Asola Berri taldeko Garikoitz Rodriguezek, esaterako, nabarmen egin du aurrera, eta bigarren da orain.

  1. Santos Muñoz (Floreaga), 17 puntu.
  2. Garikoitz Rodriguez (Asola Berri), 15 puntu.
  3. Oier Ugarteburu (Asola Berri), 14 puntu.
  4. Erik Muñoz (Floreaga), 13 puntu.
  5. Unai Loiola (San Migel), 12 puntu.