Erotzeko moduko erritmoan segitzen du itzuliak, eta txirrindulari ezagunenen madarikazioarekin. Gaurkoan Mikel Landa izan da jausi dena, eta erietxera eraman dutena, sorbalda hautsita. Zergatik, bada, hainbeste erorketa? Eta hain larriak?
Abiadura izan liteke arrazoi bat. Atzo, Kurtzetan bera, Remco Evenepoel 78 kilometro orduko abiaduran zihoan jausi aurretik. Abiadura handia, eta muturreko handi samarra hartzeko arriskua. Gaur ere ziztu bizian ibili dira, 50 km. orduko batez bestekoaren gainetik, eta horrek urduritasuna handitzen du. Ihesaldi ahaleginak anitz, arrakastatsua bat ere ez, eta erasoari eraso, oso azkar doa tropela.
Muniketan eta Autzaganen Del Toro, Xakmann, Buitrago eta McNulty izan dira oldarkorrenak, baina Lidl-Trek taldeak kontrol lan ona egin du Skielmose liderrarentzat, eta esprintean erabaki da garaipena. Romain Gregoire izan da azkarrena, Aular eta Xakmann-en aurretik.
Ez da alderik egon sailkapen nagusian, eta horrek oso lasterketa irekia uzten du biharko etapa erabakigarriari begira. Etapa laburra eta gogorra da, desnibel metatu handiarekin. Azurkitik aurrera eraso festa gerta liteke, eta kontrola ezinezkoa bikakatu. Itzuliko garailea asmatzen duena aberats!!!