23. KORRIKA. Harro Herri

Korrika igaro bitartean, trafikoarentzat itxita egongo dira kaleak

Berriketan 2024ko mar. 20a, 09:48

Euskararen aldeko lasterketak Deba zeharkatzen duen bitartean, 13:20etik 14:10era gutxi gorabehera, N-634 errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat.

Udaletik jakinarazi dutenez, Korrika udalerritik igarotzen dela eta, trafiko etenak izango dira gaur. Mendarotik sartuko da lasterketa gure udalerrira, 13:28an, eta zazpi kilometroko ibilbidea egin ondoren, 14:11 inguruan hartuko du Mutrikurako bidea. Horiek hala, ohartarazi dute 13:20etik 14:10era bitartean itxiko dutela N-634 errepidea ibilgailuentzat.

Itxiera puntuala izango da, eta errepide mozketak "behar bezala seinaleztatu" dituztela azaldu dute. Artzabalgo biribilgunean, Itziarko biribilgunean eta Amillaga kalearen ertzean jarri dituzte hesi informatiboak. Halaber, oharrak ikusgai daude Anguleru kalearen sarreran, Astillero-Angulerun, Itziar bidean, Agirretxen, Osion eta Artzabalgo aparkalekuan.