Gasteizera irteera antolatu du Arbil Elkarte Sozialak. Besteak beste, Gasteizko hirigune historikoa, Santa Maria Katedrala eta Fournier Karta Museoa bisitatzeko aukera izango dute bertan izena emateko dutenek. Autobusak Itziarren (09:15) egingo du lehen geldialdia eta Debako hondartzaren sarrera parean (09:30) bigarrena. 21:00etarako bueltatzea aurreikusten dute antolatzaileek.
Oharra: parte hartzeko interesa dutenek, ohi modura, Arbileko bulegoan izena eman beharko dute aurrez. Prezioa: 45 euro, garraioa eta bazkaria barne.