Sasiola, Lastur Behea eta Lastur auzoetara doan errepidean drainatze-sistemako elementuen mantentze-lanak egingo dituzte egunotan eta, aldunditik azaldu bezalaxe, "aurreikusitako lanak egiteko, GI-3292 errepidea erabat moztu behar da 3+100 KPan, galtzadak puntu horretan duen zabalera dela-eta ezin baita txandakako trafikoa ezarri".
Lanak martxoaren 14an eta 15ean (bihar eta etzi) egingo dira, 9:00etatik 17:30era; beraz, ordutegi horretan errepidea itxita egongo da. Hartara, Itziar eta Deba artean GI-3210 errepidea erabiltzea gomendatu dute.