Beheko mapan ikus daitekeen bezala, Korrika Mendarotik sartuko da gure udalerrira, 13:28an. Eta zazpi kilometroko (1.546-1.552) ibilbidea egin ondoren, 40 bat minutu beranduago, 14:11 inguruan hartuko du Mutrikurako bidea; Errota Zarreko zubian pasako zaie lekukoa mutrikuarrei. Debako eta Itziarko 31 eragilek ibiliko dute aurten lekukoa eskuz esku.
Honako hau da Deban egingo den ibilbidea eta lekuko eramaleen zerrenda (goiko bideoan zein azpiko mapan jarri dute ikusgai ibilbidearen banaketa):
- Km 1546 Goimek
- Km 1546 Itziarko Auzo Udala
- Km 1546 Itziarko Gazte Asanblada eta Itziarko Erasoen Aurkako Taldea
- Km 1547 Amaikak Bat
- Km 1548 Zurrunbilo
- Km 1549 Debasket
- Km 1549 Goaz
- Km 1550 Gure Kai
- Km 1550 Kulunka
- Km 1550 Debako Musika Banda
- Km 1550 Kalez Kale txistulariak
- Km 1550 Pentsiodunak
- Km 1550 Kalean Kantuz
- Km 1550 Zuhatza Euskara Elkartea
- Km 1550 Arbil Elkarte Soziala
- Km 1550 Kultur Elkartea
- Km 1551 Debako Udala
- Km 1551 Debako Kontalariak
- Km 1551 EH Bildu
- Km 1551 Aitzuri Abesbatza
- Km 1551 EAJ-PNV
- Km 1551 Zubi Guraso Elkartea eta Luzaro ikastetxea
- Km 1551 Lizarbe Guraso Elkartea
- Km 1551 Mogel Guraso Elkartea
- Km 1551 Burdin Kurutz
- Km 1551 Santiagorako Bidearen Lagunak
- Km 1551 Helduen eskolako ikasleak
- Km 1551 Arrano Elkartea
- Km 1552 Sare
- Km 1552 Debako Gazte Asanblada
- Km 1552 Iruleak Emakume Pilotariak