Autobideko 63. kilometroan gertatu da istripua, Mendaro eta Elgoibar arteko mugan, Plaza auzoaren parean. Errei bat itxi dute eta, ondorioz, bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Trafiko zuzendaritzatik jakinarazi berri dutenez, dena den, uneotan zabalik daude berriz ere errei guztiak eta gutxituz doaz auto-ilarak.
Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, gertaeraren nondik norakoak argitzeko.