23. KORRIKA. Harro Herri

Kultur eskaintza oparoa dakar asteburu honetan abiatuko den Korrika Kulturalak

Berriketan 2024ko ots. 29a, 11:58

Asteburu honetan hasi eta martxoaren 20ra bitartean, askotariko ekitaldiekin osatutako egitaraua izango da Deban eta Itziarren, herriko eragile ezberdinen ekimenez. Bihar, adibidez, Korrikaren materiala eskuratzeko salmenta postua jarriko dute Deban, eta igandean ZtandaP ikuskizuna izango da Itziarren.

Pasa den asteburuan egin bezalaxe, oraingo honetan ere Korrikaren materiala salgai izango da Deban; postua bihar (martxoak 1) jarriko da udaletxe azpiko arkupeetan, 19:30etik 21:00etara bitartean. Bertan, herritarrek petoak (sei euroan) eta banderolak (bost euroan) eskuratzeko aukera izango dute.

Bestalde, Korrika Kulturalaren baitako kultur jarduerei dagokienean, lehenengo hitzordua hilaren 3rako, igande honetarako, jarrita dago: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen ZtandaP umorezko binakako bakarrizketa saioa izango da 18.00etan, Burugorri Gainean. Generoa umoregai hartuta, orgasmo arrakalaz, elkarbizitzaren ajeez eta señora izateaz hitz egiten dute ordubeteko saioan, besteak beste.

Datorren astean emango zaio jarraipena Korrika Kulturalaren egitarauari. Hemen duzue ikusgai Korrika Batzordeak zabaldu berri duen egitarau osoa: