Greziako errefuxiatuen aldeko elikagai bilketa egingo da martxoan

Berriketan 2024ko ots. 29a, 10:00

2024ko erronkaren aurkezpenean eskualdeko zenbait artista, kolaboratzaile eta sukaldari batu ziren.

Zaporeak erronkaren seigarren edizioa egingo da aurten eta, urtero legez, bi fasetan banatuta egongo da. Lehen fasean, elikagai bilketa egingo da Debabarreneko herri guztietan; bigarrenean, aldiz, taper solidarioa ekintza burutuko da Eibarren.

Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak ekintza ezberdinak burutzen ditu egoera zaurgarrian dauden pertsonei janari duina eman ahal izateko, tartean Lesbos uhartean (Grezia) dauden kanpamentuetako errefuxiatuei. Haien alde egingo da aurten ere Ermuan hasi eta Debabarrena osora zabaldu den erroka honen seigarren edizioan.

Proiektua bi fasetan banatuta egongo da. Lehen fasean, elikagai bilketa egingo da Debabarreneko herri guztietan, martxoaren 18a eta 22a bitartean: arroz biribila Ermuan eta Deban; makarroia Mallabian eta Mendaron; dilista pardina Eibarren; txitxirio pedrosillanoa Elgoibarren; arroz luzea Soraluzen; eta kontserbako arraina Mutrikun.

Proiektuaren bigarren fasea martxoaren 23an egingo da, Eibarko Errebal plazan (iaz Ermuan egin zen). Egun horretan tuper solidarioa ekintza burutuko da 14:00ak eta 15:00ak bitartean, eta parte hartzen duten guztien artean artelanak eta bazkariak zozkatuko dira. Informazio gehiago jasotzeko, zaporeak.eus webgunera jo daiteke.