2024/02/25 08:00 - 19:00

Irteera

Mendi irteera: Besabi-Onddi-Adarra-Besabi

Mendi irteera: Besabi-Onddi-Adarra-Besabi
Arena tabernaren aurrean, Deba Itziarko Auzo Udala

Onddi eta Adarra mendietara irteera bateratua antolatu dute Debako Burdin Kurutz Mendi Taldeak, Mutrikuko Burumendi Mendizale Elkarteak, Ondarroako Aurrera Mendi Taldeak eta Markina-Xemeingo Artibai Mendigoizale Taldeak elkarlanean. Lau bat orduko ibilaldia izango dela iragarri dute, eta sagardo denboraldiaren hasiera baliatuz, Hernaniko Larregain sagardotegian bazkalduko dute ondoren.

Irteeraren prezioa (autobusa eta bazkaria barne): bazkideak, 55 euro eta gainontzekoak 60 euro.

***Oharra: aurrez izena ematea eskatu dute antolatzaileek. Interesa dutenek burdinkurutz@gmail.com helbidera idatzita izena eman dezakete.