Urtarrileko ‘Berriketan’ aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2024ko urt. 26a, 11:15

Herri aldizkariaren 291. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atari berrituan. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: 'Berriketan' herri komunikabideak estreinatu berri duen webgune berrituari buruzko informazioa, bere kirol ibilbidea hizpide hartuta Idoia Nogales korrikalariari egindako elkarrizketa, martxoaren 20an Debako kaleak zeharkatuko dituen 23. Korrikari buruzko albistea, robotikako doktore tesiarekin kalifikazio gorena lortu duen Julen Urainekin izandako solasaldia, Elkar argitaletxeak eta Debako Udalak elkarlanean antolatzen duten Tene Mujika beka irabazi duen egileari buruzko albistea, Abian laukote nafarrari egindako elkarrizketa...

Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.