Debabarrena eskualdean zerbitzua ematen duen herri guztietan jasoko ditu Mankomunitateak zuhaitzak: urtarrilaren 15ean Eibarren, Ermuan eta Mallabian egin zen bilketa; eta, urtarrilaren 18an, berriz, Soraluzen, Elgoibarren, Mendaron, Deban eta Mutrikun jasoko dituzte zuhaitzak.
Mankomunitateak azaldu bezala, “jasotako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtzea da helburua, izan ere, gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu”. Hortaz, izei naturalak bakarrik jasoko dituzte, hau da, plastikozko edo beste material batzuetako zuhaitzak ez dira bilduko.
Izeiak edukiontzien ondoan utzi beharko dira, 20:30etik 21:30era bitartean, eta herritarrek aurrez deitu beharko dute 943 70 07 99 telefono zenbakira, abisua emateko eta Mankomunitateak zuhaitzak jasotzeko plangintza egin ahal izateko.