Indarkeria matxistaren aurka herritarrak elkar hartuta

Berriketan 2021ko abe. 28a, 17:44

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze isila egin zen azaroaren 25ean udaletxe azpiko arkupeetan. Ez zen izan, ordea, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren bueltan aurten antolatutako ekintza bakarra. Aurrez, esate baterako, antzerki emanaldi bat izan zen Itziarren, baita dokumental baten proiekzioa ere Kultur Elkartean.

Hilaren 26an, bestetik, Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa ere izan zen Agirre Jauregian, urtero legez. Lehiaketaren lehenengo kategorian, “Denbora pasa, aboluziorik ez” izeneko bideoak lortu zuen saria; bigarren kategorian, berriz, “Beldur barik bizi nahia” izenburuko lana saritu zuten. Bost taldek parte hartu dute aurtengo lehiaketan.

Era berean, Debako osoko bilkuran A25aren inguruko adierazpen instituzionala adostu zuten udalbatzako kideek (testu osoa www.deba.eus atarian irakur daiteke).