AEK-k urtarrilaren 19an ezagutarazi zuen 22. Korrikaren ibilbidea. Amurrio izan da martxoaren 31n lekukoari irteera emateko aukeratutako herria eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Donostian amaituko da euskararen aldeko lasterketa herrikoia, apirilaren 10ean.
“Hitzekin” izango da Korrikak edizio honetan erabiliko duen goiburua eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei egingo zaie aitortza, euskararen sustapenean eragile aktibo izateagatik. Edizio honetako abestiaren letra Sustrai Colina bertsolariak egin du; Ane Garciak, Anarik eta Nerea Urbizuk abestu dute; eta Ander Zulaika, Itsaso Etxebeste, Eñaut Gazta-ñaga eta Nerea Urbizu bera izan dira musikariak.