Ekintzaileentzako AurreraEkin prestakuntza-programa izango da Eibarren maiatzean

Berriketan 2022ko api. 14a, 14:14

AurreraEkin probramaren helburua ekintzaileentzako eskola modura balio izatea da. Bertan parte-hartzaileak dagoeneko badituzten eskumenez jabetu ahal izango dira, eta gainera, ENTRECOMP eredua abian jartzeko metodo eta tresnak, oraindik ezagutzen ez dituztenak, ikasi ahal izango dituzte.

Programaren edukia
Programak  taldeko lau  saio eta  banakako  saio  bat biltzen ditu, eta tailer bakoitzak  hiru eta erdi edo lau orduko iraupena. 

Lehenengo saioak orientazioa izango du gaitzat. Bigarrenean trukeaz, errealitateaz eta kritikaz arituko dira. Hirugarren saioak utopia izango du gaitzat “Dena posible da” lemapean. Eta, azkenik, laugarren saioan errealizazioaz eta kontzeptuez arituko dira.

Eibarko Armeria Eskolan izango dira prestakuntza-saio horiek maiatzaren 2, 9, 16, eta 23an, 16:00etatik 19:00etara, modu presentzialean.

Zalantzarik izanez gero Ekingunerekin jar zaitezke harremanetan helbide honetan:  info@ekingune.com. Edo, bestela, WhatsApp honetara deituz edo idatziz: 623 55 85 94