Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Zortziko ezti markako bost produktu sorta banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, hamar produktu sorta izango dira jokoan. Otsailaren 14a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.
Bestalde, abenduko lehiaketaren irabazleak ere iragarri berri dituzte antolatzaileek. Sari nagusia (Zuriñe Gredillaren artelanak) Jose Luis Mugarzak eta Jokin Oriak lortu dute. Parte hartzaileen saria, aldiz, Itziar Enbili egokitu zaio.