Elizbarrutiko erakundeak duela egun gutxi zabaldutako oharrean azaldu duenez, Fernando Prado Donostiako gotzainak izendatu du Aizpitarte kargu berrirako. Izendatzearen berri izan orduko, esker hitzak izan ditu Debako eta Itziarko parrokoa izandakoak, eta Caritaseko “familia” osatzen duten guztiengana zuzendu da. “Jaso ezazue, bada, Caritaseko familia zabala osatzen duzuen parrokietako boluntario jator, ongile leial eta eskuzabal, profesional eta langile baliotsu, eta arduradun saiatuok nire agurra eta onginahia ikasturte berri honen hasieran”.
Idatzi berean azpimarratu du elizaren “atal garrantzitsua” dela Caritas. “Parrokia gehienetan txertatua, gipuzkoarren konfiantza eta babesa du eta hainbat proiektu, zerbitzu eta ekimen garatzen ditu, Donostia inguruan batik bat”.
Aizpitarteri buruz. 1955ean Beizaman jaioa, 1986ean apaiztu zen. 2000. urtera arte, Azpeitiko parrokian aritu zen eta urteetan Osasun Pastoraleko ordezkaria ere izan zen. 2001ean, berriz, Juan Mari Uriarte Donostiako gotzainak bikario nagusi izendatu zuen. 2011ko urritik 2023ko irailera, Deba eta Itziarko parrokoa izan da.