Kazetari bila dabil Ermuko ‘Drogetenitturri’ herri aldizkaria

Berriketan 2023ko urr. 6a, 13:19

Urriaren 18a da curriculum vitae-ak bidaltzeko azken eguna.

Debabarreneko Komunikazio Taldeko kide den Ermuko Drogeteniturri herri aldizkaria langile bila dabil. Aldizkariko kideek zehaztu dutenez, lanaldi erdian aritzeko kazetari bat behar dute. Curriculum Vitae-ak aurkezteko azken eguna urriaren 18a da; interesa dutenek drogeten@gmail.com helbidera helarazi beharko dituzte eskaerak. Hona hemen lanpostuaren ezaugarriak eta eskakizunak.

ESKATZEN DA:

  • Kazetaritza, komunikazioa edo pareko unibertsitate titulua izatea.
  • EGA izatea.
  • Interneten jakintza: webgintza, sare sozialak…

KONTUAN HARTUKO DA:

  • Bideogintza eta argazkigintza ezagutzak izatea.
  • Lan eskarmentua komunikazio alorrean.
  • InDesign erabiltzen jakitera.
  • Ermukoa, Mallabikoa edo ingurukoa izatea.
  • Euskalgintzari buruzko ezagutzak.

ESKAINTZEN DA:

  • Astean 20 orduko lan kontratua.