Aurreko urteetan egin bezala, Zuhatza Euskara Elkarteak bere bazkideen artean banatu ditu aurten ere Soraluzeko jaialdira joateko sarrerak. Hiru kontzertu nagusiak ikusteko sarrera bikoitzak zozkatu berri ditu.
Hauek dira zuhatzakide irabazleak:
–Gaizka Ayastuy. Azaroaren 24an, ostiralean, Depedroren kontzertua ikusteko bi sarrera.
–Aitor Urkaregi. Azaroaren 25ean, larunbatean, Gisele Jackson & The Shu-Shu’s organ trioren kontzertua ikusteko bi sarrera.
–Sonia Camaron. Azaroaren 26an, igandean, Amythology Amy Winehouse-i, maitasunez emanaldia ikusteko bi sarrera.
www.blueshotsak.eus webgunean ikus daitezke jaialdiari buruzko informazioa eta egitarauaren nondik norakoak.