Uni Eibar-Ermua Lanbide Heziketako Ikastetxeak hainbat ikastaro antolatu ditu 2022. urteko lehendabiziko hiruhilerako. Ikastaroak lanean diharduten pertsonei zein langabetuei eskainita daude, lehendabizikoek lehentasuna izango badute ere.
Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzuak) % 100ean lagundutako ikastaroak dira; urtarrilaren 24tik aurrera hasiko dira, taldea osatzean.
INFORMAZIO OROKORRA
- Langabetuei eta jarduneko langileei zuzendutako ikastaroak.
- Langabetuek LANBIDEn izena emanda egon beharko dute.
- Ikastaro guztiak doakoak dira.
- Matrikula Lanbideren bidez egingo da.
PROGRAMATUTAKO IKASTAROAK
KODEA | IKASTAROA | IRAUPENA | DATA | EGOERA | OHARRAK |
UF0044 | Bitarteko agintearen eginkizuna laneko arriskuen prebentzioan | 30 ordu | 2022 | Matrikula Zabalik | (1)(2)(3) |
UF0342 | Gizarte Segurantzaren prestazioak kalkulatzea | 30 ordu | 2022 | Matrikula Zabalik | (1)(2)(3) |
UF0030 | Salmenta teknikak | 60 ordu | 2022 | Matrikula Zabalik | (1)(2)(3) |
UF0858 | Kalkulu-orriak egitea | 50 ordu | 2022 | Matrikula Zabalik | (1)(2)(3) |
UF1937 | Fisika-, kirol- eta jolas-animaziorako ekitaldiak, jarduerak eta jokoak antolatzea eta kudeatzea | 60 ordu | 2022 | Matrikula Zabalik | (1)(2)(3) |
COMV0108 | Salmenta jarduerak (Ziurtagiri osoa) | 510 ordu | 2022. | Matrikula Zabalik | Goizeko ordutegia Langabetuentzat |
(1) Ordutegia: Astelehen – ostegun: 5:00-8:00
(2) Lehentasunez langileei zuzendutako doako ikastaroa
(3) Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako ikastaroa
INFORMAZIO GEHIAGO
Uxue Zabaleta (telefono zenbakia: 615 77 55 08, e-posta: ikastaroak@uni.eus).