Edizio honetarako hitzarmena sinatu dute Debegesak eta SD Eibar Fundazioak. Abian azoka Debabarreneko zortzi udalek, Debegesa eskualdeko Garapen Agentziak eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatzen dute (Armeria Eskola, IMH, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Kardala Akuakultura Eskola, Mutrikuko Institutua, Eibarko Oinarrizko LH eta Ermua-Mallabiko Oinarrizko LH), eskualdeko eskaintza ezagutzera emateko asmoz.
Izan ere, Lanbide Heziketa ikasi nahi duten ikasleek badute non aukeratu, Debabarrenean bertan arlo ezberdinetako 47 ikasketa-ziklo egiteko aukera dago eta. Azoka martxan dagoen hiru egunetan Debabarreneko DBHko eta Batxilergoko 700 ikaslek baino gehiagok bisita gidatuak egingo dituzte, eskaintza bertatik bertara ezagutzeko.