Arbil Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak eta Deba-Itziarko Pentsiodunen Batzarrak mozioa aurkeztu zuten joan den ostegunean Udalean, adinekoek eta pentsiodunek banku-zerbitzuetara jotzeko dituzten zailtasunak direla eta, zerbitzu horien murrizketen eta digitalizazioaren ondoren. Aurrera egin zuen adierazpenak, aldeko zortzi botorekin (EH Bilduren sei eta Debarren Ahotsaren bi); EAJko hiru zinegotzi eta Debarren Ahotsako (DA) bi kide abstenitu egin ziren.
Ordezko testu bat aurkeztu zuen EAJk gai beraren inguruan eta haren inguruko bozketa ere egin zen osoko bilkuran, baina jeltzaleen proposamenak ez zuen aurrera egin. Aldeko sei boto izan zituen (EAJren hiru eta DAren hiru), kontrako sei (EH Bildu) eta abstentzio bat (DA).