Mendebaldetik zein ekialdetik joan ziren bilketa honetan parte hartu zuten boluntarioak Elorriagara. 32 zaku bete ziren guztira, 1500 kilo zabor bildu ziren eta horiek helikoptero bidez atera zituzten ondoren. Geoparkearen ekimen honetan auzolanean parte hartu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiko kideek eta Gipuzkoatik etorritako ehun lagunek.
“Pozgarria izan zen adin guztietako ehundik gora boluntario, elkarrekin, itsasoak gure kostaldera ekarritako hondakin pila jasotzen ikustea, bertako ingurune naturalaren edertasuna zaindu eta mantentzearen alde elkarlanean. Mila esker, bene-benetan!”, adierazi dute antolatzaileek.
Egunak emandako irudi-galeria hemen ikus daiteke.