Gaiak kezkaturik, Mogel Guraso Elkarteko kideek inkesta bat pasa zuten gurasoen artean, eta inkesta horretatik ondorioztatu dute ordezkatzen dituzten gurasoen zein Mendata BHI Ikastetxeko hezkuntza- komunitatea osatzen duten gainontzeko irakasle eta ikasleen gehiengo zabalak (%94,2k) lanaldi jarraituaren aldeko iritzia duela.
Hortaz, guraso elkarteak, beste ekintza batzuen artean, EAE mailan antolatu den sinadura-bilketan parte hartzea erabaki du.
Aipatutako sinadura-bilketa honako leku eta orduetan egingo da:
Ekainaren 2an, osteguna, Debako plazan (udaletxe azpian), (17:00-19:00); ekainaren 3an, ostirala, Debako plazan (Laboral Kutxaren ondoan) (18:00-20:00), eta Itziarren (Burugorri kanpoan) (16:30-19:30); ekainaren 4an, larunbata, Debako plazan (Laboral Kutxaren ondoan) (12:00-14:00); eta, azkenik, ekainaren 5ean, igandea, Debako plazan (udaletxe azpian) (12:00-14:00).