Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Goikolan estanpazio botanikoz apainduriko hiru zapi banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, beste bi zapi. Uztailaren 7a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.
Bestalde, maiatzeko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (Mai gantxilo-eskulanak) Igor Barojak, Inazio Aristik, Iratxe Astigarragak, Elisabet Masek eta Itziar Enbilek lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak (Mai gantxilo-eskulanak): Teresa Etxeberria, Angel Mari Galindez, Itziar Salegi, Emili Sukia, Aitor Bedialauneta, Laura Solozabal, Maddi Astigarraga, Beñat Eskudero, Alazne Ostolaza eta Iker Galarraga.