Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Beliosoro-Bekoa baserriko hiru haragi sorta banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, bi sorta. Azaroaren 14a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.
Bestalde, iraileko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (Txindurri Iturri sagardotegiko produktu sorta) Alaitz Eskuderok, Irene Aizpitartek, Joseba Galarragak, Elisabet Masek eta Itziar Larramendik lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak: Amaia Salegi, Antton Aizpurua, Irati Rodriguez, Angel Mari Galindez, Maddi Ciaran, Roke Arantzamendi, Laura Aldabaldetreku, Inazio Aristi, Julia Ron eta Itziar Enbil.