Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Katxalote arropa markako 50 euroko hiru bono banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, telazko hamabost poltsa. Apirilaren 14a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.
Bestalde, otsaileko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (Martin Sukia artisauak egindako pieza) Iera Zubikaraik lortu du. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak: Mari Mar Cabeza eta Eneritz Tambo.