Udako solstizioari ongietorria emateko ospakizunak egiten dira Euskal Herri osoko ehunka herritan San Joan bezperan. Deban, urteroko tradizioari jarraituz, 22:00etan piztuko dute sua Foruen Plazan, eta musika eta dantzak izango dira hitzorduan. Ondoren, Naiara eta Izarrak erromeria eskainiko dute. Itziarren, aldiz, egitarau berezia antolatu dute aurtengo ospakizunerako. Arratsaldeko 19:30ean afari-merienda egingo dute urmaeleko partzelan eta familientzako capoeira saio bat izango da afalostean. Urtero legez, sua gaueko 22:00etan piztuko dute eta dantza egin ostean emango diote amaiera egunari.
Bezperako ospakizunak ez ezik, San Joan egunean bertan ere meza berezia egingo da Santa Katalina baselizan. Mezaren ostean, erromeria eta mokadutxo bat jateko aukera ere egongo da. Itziarren, aldiz, euskal dantzen emanaldia eta argazki zaharren proiekzioa egingo dute, 17:30etik aurrera, elizan.