Lau eguneko garagardo azoka solidarioa antolatu dute Mendaron uztailaren 13tik 16ra

Berriketan 2023ko uzt. 12a, 09:08

Egitarau zabala antolatu dute egun horietarako eta lanerako boluntarioak behar dituztela adierazi dute. Azokan biltzen duten diru guztia bularreko minbiziaren ikerketara bideratuko dute.

Iaz antolatu zuten estreinakoz garagardo azoka solidarioa, Ukrainarekiko elkartasunez. Zerua eta garia izena jarri zioten eta, izan zuen harrera ikusita, aurten errepikatzea erabaki dute. Aurten, baina, biltzen duten diru guztia bularreko minbiziaren ikerketara bideratuko dute.

Uztailaren 13tik 16ra egingo dute garagardo azoka, eta egun horietarako egitarau zabala antolatu dute. Bihar, arratsaldez, zabalduko dute, bularreko minbizia dutenei laguntzeko elkarteen aurkezpenarekin. Lau egunetan bazkaltzen eta afaltzen ere emango dute frontoian iaz bezala (ostiralean, afaltzen bakarrik). Eta hori guztia egingarri izateko, boluntarioak ere behar dituzte lanerako. Hala, laguntzeko prest daudenei izena emateko eskatu diete antolatzaileek (Uztargi tabernan).

Hona prestatu duten EGITARAUA:

UZTAILAK 13:

  • 18:00-20:00. Bizitzako Erronkak proiektuaren eta bularreko minbizia dutenei laguntzeko elkarteen aurkezpena, San Agustinen.
  • 18:00-20:00. Haurrentzako tailerrak, Garagartzako plazan (euria egingo balu, Gaztelekuan).
  • 20:30-22:00. Ukrainako afari berezia, frontoian
  • 22:00. Mendaroko txokolate dastaketa, frontoian.

UZTAILAK 14:

  • 09:30-12:30. Galletak egiteko tailerra haurrentzat, Galletiak-en eskutik.
  • 14:00-17:00. Enpresa bazkariak, frontoian.
  • 18:00-20:00. Zezen mekanikoa, Herriko Enparantzan. DJ Estherrek girotuko du.
  • 20:30-23:30. Afaria, frontoian.
  • 23:30. Oraiko Remenber. Dj Esther, Uztargiko terrazan.

UZTAILAK 15:

  • 10:00-11:00. Ordubete inguruko ibilaldia Mendaro ingurua ezagutzeko.
  • 11:00-13:00. Body combat eta SH’Bam dantza ekitaldiak, Herriko Enparantzan, TX4Fittness gimnasiokoen eskutik.
  • 11:00-13:00. Xake jardunaldia eta Catan txapelketa, Herriko Enparantzan.
  • 11:00-13:00. Ukrainako eskulanak egiteko tailerra haurrentzat, jubilatuen lokalean.
  • 14:00-16:00. Bazkaria, frontoian.
  • 20:00-23:00. Afaria, frontoian.
  • 23:00-01:00. Bada Girorekin erromeria, frontoian.
  • 01:00. Gaueko jaia, Ormola tabernan.

  UZTAILAK 16:

  • 09:30-11:30. Nesken futbol partidak, plazan.
  • 12:00-14:00. In Leike elkarteak antolatuta, Plazan Dantzan ekitaldia, Ingumarekin.
  • 14:30-17:30. Kantu bazkaria, frontoian, In Leikek antolatuta.
  • 17:30-20:30. Triki poteoa auzoz auzo.
  • 20:30-22:00. Bertso afaria, frontoian. Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolarien eskutik.

OHARRA: Otorduetarako erreserbak egiteko: frontoian bertan edo 943 03 01 50 telefonoan.