Gaueko autobus zerbitzu berezia Kopraixen harira

Berriketan 2023ko abu. 4a, 11:16

Itziarko jaiak direla eta, aurten ere autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek abuztuaren 5ean eta 9an, gauean, Deba, Itziar eta Zumaia artean.

Autobusa ondoko lekuetan hartu ahal izango da: Debako Gudarien Plazan (taxien parean), Itziarko Hostalaren parean (N-634an) eta Zumaiako Patxita Etxezarreta kalean (Donostiarako norabidean).

Hemen ikus daitezke ordutegiak.