Aurten ere azoka berezia egingo dute ekoizleek Eguberrien atarian. Hitzordua larunbatean (abenduak 13) izango da eta postuak 09:30ean zabalduko dituzte.
Honakoa da partaideen zerrenda: Aleix & Quim (estanpazioa), Arkatza Atelier (sormen espazioa), Berbelar (gaztak), Doniene (barazkiak), Kortaberri (barazkiak), Martin Sukia (abarkak eta larrua), Toki Eder (babarrunak), Zuriñe Gredilla Txirbilla (egur tailla) eta Zortziko (eztia).
Aurreratu dutenez, zozketa bat ere egingo dute azokan.