Arimen Gaueko ekimen herrikoi nagusia bideoan

Berriketan 2025eko azaroaren 3a

Hona hemen ostiral (urriak 31) iluntzeko ekimenak lagatako irudiekin osatutako bideoa. 

Arimen Gauaren bueltako ekimen herrikoi nagusiak eman zuenaren laburpen txiki bat jaso dugu bideoan. Etxeko trapu eta arropa zaharrak soinean jantzita, zumardiko kiosko parean hasi eta Plaza Zaharrean amaitu zen ibilaldia osatu zuten herritarrek. Dantzak, musika, beldurren erretzea, txalapartariak, irrintziak... eta, noski, Santa Katalinako arimak izan ziren ospakizunaren osagai nagusiak.