Euskal Jaiko momenturik onenak bideoan

Berriketan 2025ko ira. 29a, 13:51

Debako kaleetan festa giroa nagusitu zen beste behin ere Euskal Jaian. Hona hemen larunbateko ospakizunak lagatako irudiekin osatutako bideoa.

Eguraldi ona lagun, jende ugari animatu zen larunbateko (irailak 27) festa giroan murgiltzera. Goizean hasi eta goizaldeko ordu txikietan bukatu zen Euskal Jaiaren bueltan antolatutako egitaraua.

Hemen duzue eguneko laburpena, iruditan jasoa. Gozatu bideoarekin!