Debalai elkarteak 11 saski zozkatuko ditu gaur

Berriketan 2025ko ira. 26a, 10:01

Eguerditik aurrera, gainera, pintxo bat doan dastatzeko aukera izango da herriko hainbat tabernatan. 

Aste honetan, irailaren 22tik 26ra, Elikagaien Astea ospatzen ari da Debalai Debako Merkatari eta Ostalarien Elkartea. Bertan, herritarrek tokiko komertzioetan egindako erosketengatik tiketak jaso dituzte, elikagaiekin osatutako saskien zozketan parte hartzeko.

Guztira, 11 saltokik parte hartu dute ekimenean eta beste hainbeste saski zozkatuko dira. Gaur (irailak 26) egingo da zozketa; 20:00etan hasiko da hitzordua, Foruen Plazan. 

Eguerditik aurrera, gainera, Debalai Pintxo deritzon ekimena ere egingo dutela iragarri dute. "Erosketekin banatutako tiketak erabilita, herritarrek pintxoez gozatzeko aukera izango dute egun horretan". Zehaztu dutenez, tiket horiek Zalburdi, Oskarbi, ItsasLabarrak, ItxasGain, Arbil eta Zahato tabernetan erabali ahal izango dira, pintxo baten truke.