Outleta egingo dute herriko merkatariek

Berriketan 2025eko uztailaren 28a

Herriko sei saltokitan eskaintza bereziak aurkituko dituzte herritarrek hiru egunetan (gaur, bihar eta etzi).

Uztailaren 28an, 29an eta 30ean egingo da outleta Debako hainbat dendatan. Sei dira guztira ekimenarekin bat egin duten saltokiak: Mugan jantzi-denda, Estilo, Lamariano Oinetakoak, Look, Masillo liburu-denda eta Bohem. Eta horietan guztietan eskaintza bereziak aurkituko dituzte bezeroek.