Debako Kultur Elkarteak umorezko bakarrizketa saioa hartuko du uztailaren 20an, igandean, 20:00etan. Aurretik egindako Barretegia saioez bestelakoa izango da, ordea. Izan ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, "Barretegiak probaleku izateari utziko dio (oraingoz) eta show formatura pasako da. Showetan pertsona gutxiagok, denbora gehiagoz, probalekuetan eta bestelakoetan probatu, landu eta findutako txisteak botako dituzte".
Bada, igande honetakoa izango da lehen showa. Asier Galarzak, Jone Bengoak eta Lander Varonak osatuko dute saioa. Sarrerak aurrez eros daitezke Internet bidez (esteka honetan) eta egunean bertan ere salgai izango dira Kultur Elkartean.
Zozketa
DKT-k (Debabarreneko Komunikazio Taldeak) lau gonbidapen bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean (zozketan parte hartzeko klikatu HEMEN).
Zozketan parte hartzeko epea uztailaren 18an (ostirala) amaituko da, 12:00etan. Sarituen izenak 13:00etan jakinaraziko dira, webgune honetan bertan.