Barretegia showa ikusteko LAU SARRERA BIKOITZ

Barretegia showa ikusteko LAU SARRERA BIKOITZ

Debako Kultur Elkarteak umorezko bakarrizketa saioa hartuko du uztailaren 20an, igandean, 20:00etan. 

Asier Galarzak, Jone Bengoak eta Lander Varonak osatuko dute saioa. Sarrerak aurrez eros daitezke Internet bidez (esteka honetan) eta egunean bertan ere salgai izango dira Kultur Elkartean.

Zozketa

DKT-k (Debabarreneko Komunikazio Taldeak) lau gonbidapen bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.

Zozketan parte hartzeko epea uztailaren 18an (ostirala) amaituko da, 12:00etan. Sarituen izenak 13:00etan jakinaraziko dira, webgune honetan bertan.

Epea: 2025/07/18 12:00

Zenbat da 2+2 hizkiz?