Blues tailerreko kideen kontzertua argazkitan

Berriketan 2025ko uzt. 10a, 10:40

Atzo iluntzean egin zuten Gaztetxeko Asteazken Akustikoen baitan aurten antolatutako bigarren kontzertua. Hamarnaka lagun bildu ziren herriko eta inguruko musikariek Josu Salegiren gidaritzapean egindako emanaldira.

Ikasturtean zehar Josu Salegik gidatutako blues tailerrean parte hartzen duten musikarien erakustaldia izan zen atzo (uztailak 9) Gaztetxean, gau giro ederrean. Debako eta inguruotako hamar musikari aritu ziren emanaldian. 20:00etan zuten hitzordua jarria, eta 80 bat herritar izan ziren bertan.

Blues tailerreko kideen kontzertua Jazzez Blai festibalaren baitan egin ohi dute orain artean, urtero. Aurten, ordea, ez dute jaialdi hori antolatu, atzoko emanaldian gogorarazi zuten bezala.

Gaztetxeko Asteazken Akustikoek datorren astean izango dute jarraipena, hilaren 16an, hain zuzen. Urnietako Neu bakarlariaren kontzertua izango da 20:00etan.

Argazkiak: Martin Lores