Inauteriak 2025 - Deba-Itziar

Inauterietako mozorro desfilea bideoan

Berriketan 2025eko martxoaren 3a

Konpartsako musikariak, amish komunitate bat, patinatzaileak, Angel Cristoren zirkua... mota guztietako mozorroak ikusi ahal izan ziren larunbatean (martxoak 1) Deban.

Inauterietako egun handiak eman zuenaren laburpen txiki bat jaso dugu bideoan. Horrelako egunetan gertatzen den bezala, eguerditik hurrengo eguneko ordu txikiak arte egon ziren girotuta herriko kaleak.