Joan den abenduaren 15ean aurkeztu zuen Debako Udalak 2024-2034 Euskararen Plan Estrategikoa, dokumentuaren osaeran parte hartu duten herriko gizarte, hezkuntza, kirol eta kultur eragileetako kideekin eta hainbat norbanakorekin batera. Eta plan horren garrantzia aintzat hartuta eta bere edukia herritarren artean zabaltzeko asmoz, datozen egunotan erakusketa gidatuak eskainiko dituela jakinarazi du orain udalak.
Erakusketa udaletxeko pleno aretoan jarriko dute eta bertan ikusgai egongo dira Euskara Plana aurkezteko sortutako panelak eta gainerako materiala; ahoz ere emango dituzte dokumentuak jasotzen dituen eduki eta helburu desberdinei buruzko azalpenak.
Hauek dira erakusketa gidatuen ordutegiak:
- Urtarrilak 14, asteartea: 12:00etan eta 18:00etan (euskaraz)
- Urtarrilak 16, osteguna: 12:00etan eta 18:00etan (gaztelaniaz)