Debako Udalak jakinarazi bezala, aurten ere azoka berezia egingo dute ekoizleek Eguberrien atarian. Hitzordua bihar (abenduak 14) goizean izango da eta postuak 09:30ean zabalduko dituzte.
Honakoa da partaideen zerrenda: Aleix & Quim (estanpazioa), Doniene (barazkiak), Kortaberri (barazkiak), Mañeko Azpi (gozogintza), Martin Sukia (abarkak eta larrua), Toki Eder baserria (babarrunak), Txindurri Iturri (sagardoa), Zuriñe Gredilla (egur tailla) eta Zortziko (eztia). Gainera, Gurutze Gorriak ere postua jarriko du azokan, hainbat gairi buruzko informazioa emateko; besteak beste, "Bakardadea hirugarren adinean" eta Valentziako kasuan egindako lanak izango dituzte hizpide.