Zabalik dago urte berriko azokan parte hartzeko izen-ematea

Berriketan 2024ko abe. 4a, 10:53

Debako Udalak jakinarazi bezala, urtarrilaren 4an egingo da azoka eta bertan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 13ra arte egongo da zabalik.

Urtarrilaren 4an ospatuko da Zoro Feria eta, urtero bezala, azoka jarriko dute goizean. Bertan, tokiko, eskualdeko zein inguruetako ekoizleek eta artisauek beren produktuak izango dituzte ikusgai eta salgai (barazkiak eta frutak, gazta, eztia, gozoak, ogia, taloak, txerrikiak, landareak, produktu artisauak...).

Azokan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute dagoeneko eta abenduaren 13ra arteko epea egongo da horretarako. Horrez gain, udal iturriek gogorarazi dute gazta, ezti eta barazki zein fruta lehiaketak ere egingo direla azokan. Horiek horrela, azokan edo lehiaketan izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko interesa duten herritarrek turismo bulegora edo kultur sailera jo dezakete, 943 19 24 52 telefonora deituz edo kultura@deba.eus helbidera idatziz.