Salvador Martinez Garate ekainaren 30ean zendu zen Bergaran, 67 urte zituela, eta musikari nafarraren ustekabeko heriotzak samin handia eragin zuen ezagun zutenen artean.
Musikariak harreman estua izan zuen, besteak beste, Debarekin, eta bere heriotza ez zen oharkabean pasa udalerrian. Horren erakusgarri da, hain justu, San Roke festetan Lizarrako dultzaineroaren oroimenez egindako omenaldia; kultur talde ezberdinetako kideak ez ezik, ehunka norbanako ere batu ziren hitzordura. Lizarrako Gaiteroek oraintsu zabaldu duten bideoan ikus daiteke omenaldiaren laburpena.