Udal iturriek jakinarazi dutenez, biharko (urriak 5) Merkatu Txikian honako ekoizleek parte hartuko dute: Donienek (barazkiak), Kortaberrik (barazkiak), Berbelarrek (gazta) eta Goienetxek (gazta).
Postuak 09:00etatik 13:30era arte egongo dira zabalik, estalitako pasealekuan. Antolatzaileek gogorarazi bezala, bertako produktuen salmenta sustatzeko eta ekoizleen lanaren garrantzia azpimarratzeko helburuz antolatzen da ekimena.