Zuhatzak herriko saltokien, ekoizleen eta sortzaileen ekarpenez osatutako saskiak zozkatu zituen larunbatean (irailak 28) ospatu zen Euskal Jaiaren baitan. Lehen saskiaren irabazlea 8907 (6716 ordezkoa) zenbakia izan zen eta bigarrenaren irabazlea, aldiz, 5700 (9908 ordezkoa).
Euskara elkartetik adierazi dutenez, saski irabazleen zenbakirik ez zen agertu adierazitako epearen barruan, hortaz, ordezko zenbakien jabeek eraman zuten saria. Saridunek (Puri Gomezek eta Inaxio Osak) pozik jaso zituzten saskiak.