Eskualdeko udalerrietan ere handitu egin da langabezia abuztuan

Berriketan 2024ko irailaren 12a

Abuztuaren amaieran hilabete lehenago baino 140 langabe gehiago zeuden erregistratuta Debabarrena eskualdeko enplegu bulegoetan.

Debabarreneko herrietan ere egin du gora langabeziak abuztuan, 140 langabe gehiagorekin, eta tasa %10,06koa izatetik %10,60koa izatera pasatu da. Herriz herriko datuak aztertuz gero, Soraluzeko eta Eibarko tasak daude batez bestekoaren gainetik, %11,67rekin eta %12,53rekin, hurrenez hurren. 

Deban ere gora egin du langabeen kopuruak, 166tik 180ra.

Gipuzkoan kokatutako eskualdeko herriei dagozkien datuak ikus daitezke hemen:

Abuztuko langabezia datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.570 langabe (%12,53)
  • Elgoibar 511 (%9,58)
  • Mendaro 87 (%8,81)
  • Deba 180 (%6,82)
  • Mutriku 190 (%7,24)
  • Soraluze 204 (%11,67)
  • Debabarrena 2.742 (%10,60)

Uztaileko datuak:

  • Eibar   1.524       %12,16
  • Elgoibar  476      %8,92
  • Mendaro  80       %8,10
  • Deba    166         %6,29
  • Mutriku   173       %6,59
  • Soraluze   183      %10,47
  • Debabarrena   2.602      %10,06