Amaitzear da Udako Kontzertuen egitaraua, aurtengo azken emanaldia bihar (irailak 5) iluntzean izango da eta. 20:00etarako jarrita dago hitzordua, Santa Maria elizako klaustroan. Bertan, herritarrek Aitor Garitano tenorraren eta Amaia Zipitria pianistaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute.
Kontzertuan Purcell, Händel eta Mendelssohn musikagileen lanak interpretatuko dituzte, besteak beste; musika klasikoa eta garaikidea uztartuko ditu emanaldiak.