Uztailaren 29an, 30ean eta 31n egingo da outleta Debako hainbat dendatan. Zazpi dira guztira ekimenarekin bat egin duten saltokiak: Mugan jantzi-denda, Estilo, Look, Masillo liburu-denda, Bohem, Aukerak eta Lamariano Oinetakoak. Eta horietan guztietan eskaintza bereziak aurkituko dituzte bezeroek.